Hartutako neurriak eta aldaketak zerbitzuan
Hartutako neurriak eta aldaketak zerbitzuan
- Arreta zerbitzuan aldaketa
Herritarrei arreta era telematikoan eta elektronikoan egingo zaie, beraz sail guztiekin telefonoz bidez edota posta elektronikoz jarri harremanetan.
Aurrez aurreko arreta premiazko kasuetan bakarrik eta aldez aurretik hitzordua eskatuta eskainiko da, larrialdi egoerak iraun bitartean, oinarrizkoak diren zerbitzuetan –Gizarte Zerbitzuak.
Harremanetarako:
943 683000
Idatzi:
- Administrazio prozesuak etenda
Prozedura administratibo guztiak etenda daude larrialdi egoerak iraun bitartean: diru laguntzak, eskaerak, espedienteak, ordainketak...
- Hainbat zerbitzu eta jarduera bertan behera
Etenda daude ondorengo zerbitzuak: Gaztainondo elkarteko ekintzak, Kz-gunea, Liburutegia, Ikastaroak, eskolaz-kanpoko ekintzak,skola. Bertan behera utzi dira jarduera guztiak.
- Autobus zerbitzua:
Zerbitzu minimoak. Hemen informazio gehiago.
Garbiketa ere areagotu da prebentzio modura eta ezarritako irizpidei jarraituta.
- Kale garbiketa eta hondakinen kudeaketa
Hainbat gune desinfektatuko dira eta herri langileen zerbitzua garbiketa eta zaborren kudeaketan indartuko da.
- Herritarrei gogoraraztekoak
1. Arauak errespetatu eta etxean geratu eta soilik beharrezkoa bada atera etxetik.
2. Soilik kasu hauetan atera zaitezke:
2. Erosketak arduraz eta astean behin egin, beharrezkoa duzuna bakarrik erosi.
3. Kalera ateratzean arduraz jokatu eta distantzia mantendu.
4. 70 urte baino gehiago badituzu etxean geratu eta edozein tramite egiteko laguntza eskatu 943 683000 telefonora deituta.
5. Udalarekin harremanetan jartzeko deitu 943 683000era edota idatzi udala@berastegi.eus helbidera.
- Elikagaiak, farmazia-produktuak eta behar-beharrezkoak diren gauzak erosteko.
- Osasun zentrora jaoteko.
- Lantokira joan eta ohiko bizilekura itzultzeko.
- Adinekoak, adingabeak edo mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzarako.
- Finantza erakundeetara joateako.