Tramiteak
Tramiteak
Udalarekin harremana on-line
Teknologia berriek ematen dituzten baliabideak erabiliz, Berastegiko Udalak EGOITZA ELEKTRONIKOA en tresna ipini du herritarren eskura, eguneroko bizitzan herritarrek Udalarekin dituzten harremanak errazteko lanabesa izanik.
Modu honetan, internet bidezko baliabide honek etxeko ordenadoretik hurrengo datuak kontsultatzeko aukera ematen du: errolda, tasak eta zergak, ordainagiriak, eskaerak etab.
Aldi berean, ohikoenak diren zerbitzuak ere bertatik eskatzeko aukera ematen du: bizikidetza ziurtagiriak, etb;
Nola erabili
Sistema hori erabili ahal izateko identifikazio pertsonala edukitzea beharrezkoa da eta horretarako bi aukera daude:
- IZENPE TXARTELA eskuratu
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat enpresek identifikazio pertsonala egiteko erabiltzen duten txartela izanik. Dohainekoa da eta Kz Gunean eskatu daiteke. - BAKQ zihurtagiria eskuratu
Udaletxeko Bulegoetan eskuratu daiteke.
Kontsulta eta zerbitzu zerrenda
Lotura honetatik izapideen zerrendara sartu zintezke
Errolda ziurtagiriak
Etxebizitza berean inskribatutako pertsona guztien ziurtagiriak egiteko, neurriak hartu beharko dira, erroldako datuak uzteko interesdunen adostasuna eskuratzea dela-eta, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak dioena betetzen dela bermatzeko. Bi aukera daude eskatzeko:
- Udaletxera baldin bazatoz Baimen agiria ekarri.
- Posta elektronikoz eskatuz etxean jasoko dezu baina horretarako bete Eskaera orria eta Baimen agiria.